viernes, 31 de julio de 2009

Patroiaren omenez


Saninazio egunean santua omendu dute gaur (uztailak 31) Azpeitiko Udaleko korporazioak eta azpeitiarrek. Prozesioa egin da herriko kaleetan, eta ondoren meza Santua izan da Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Jende ugarik hartu du parte bai prozesioan eta baita mezan ere.

Ekitaldi erlijiosoen ondoren txikienek zezenez gozatzeko modua ere izan dute, Zezenbeltz elkarteak antolatutako entzierroan. Lasterkari ugarik egin dute parrokitik Donejakue plazarako bidea zezentxoen aurretik, herritar ugari begira zituztela. Ondoren, zezen txikiekin jolasteko aukera ere izan dute.

Bukatzeko, Azpeitiko Musika Bandaren kontzertuak gozatu ditu herritarren belarriak. Bazkaldu arteko orduetan euren doinuak entzuteko aukera izan da udaletxe azpian.

Gaurko egitaraua eta argazki gehiago ikusteko klikatu "irakurri gehiago"

Gehiago irakurri...

1 comentario:

Olatz dijo...

"Inazio, gure patroi handia
Jesusen konpainia,
fundatu eta dezu armatu,
ez da ez, etsairik,jarriko zaizunik
inolaz aurrean, gaurko egunean,
nahiz betor Lucifer deabrua,
utzirik infernua"....
Gran festividad, merece la pena conocerla y vivirla en estos lares vascos.
Eskerrik asko, por tantos y tan buenos recuerdos guapiximo.
Muxu bat